Maiatzak 24. Gaur bezalako egun batean egin ziren Tokiko Hauteskundeak 2015. urtean. Aldaketa politikoaren hirugarren urteurrenean Joseba Asiron, Iruñeko alkatea elkarrizketatu dugu. Duela hiru urte ere, kaosa eta apokalipsia zetorrela iragarri zuten politikarien adierazpenak berriz ere gogora ekarri ditugu: besteak beste, UPN, PP eta PSNko politikarien hitzak aditzeko aukera izan dugu Ainhoa Arano kazetariaren eskutik. Txantreako Biltoki elkarteak '11 orduz, 11 kantu' euskaraz abesteko ekitaldi zabala antolatu du ekainaren 9rako. Horren berri eman digute Biltokiko kide Endika Legarrak eta Mikel Legarrak.