Metropoli Forala 2018-05-17

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 17a, 14:34

Iruñeko udal solasaldian, hiriko mugikortasunaz aritu gara: zirkulazio arazoak, pertsonen harrapatzeak, istripuak eta autoen abiadura solasgai. Hiru lagun gure artean: EH Bilduko Patri Perales alkateodea, Geroa Baiko Antso Fernandez eta Aranzadiko Aitor Balbas. Ainhoa Arano milenialarekin whatsapp aplikazioaren berrikuntzak ezagutu ditugu. Gure artean bizi diren migranteen esperientziak jasotzen ditu 'Mugitzen diren pertsonak' izenburuko kanpainak. Munduko Medikuak elkarteko Isa Egiguren kazetariak eman digu horren berri. Asteburuan, III. Azoka Ekologikoa eginen dute autobus Geltoki Zaharrean. Miren Lizasoain ezti egilearen eskutik jaso ditugu xehetasunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!