Metropoli Forala 2018-05-16

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 16a, 14:31

Parlamentarien solasaldian, Nafarroako egoera politikoaz aritu dira Geroa Baiko Jokin Castiella eta EH Bilduko Bakartxo Ruiz. Iruñeko artzapepizkutzak egin asmo duen Esa herriko etxe kaleratzearen aurka elkarretaratzea deitu dute arratsalderako. Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kide Iosu Ostak eman dizkigu xehetasunak. Israelgo armadak 60 palestinar baino gehiago hil ditu azken egunotan. Pasa den larunbatean, Israelek irabazi zuen Eurovision musika jaialdia bulingaren aurkako abesti batekin. Angel Erro poeta burlatarrarekin hipokrisiaz hitz egin dugu. Alternatiben Herria, festa eta aldarrikapena uztartzen dituen ekimena da. Bi aste barru, ekainaren 2an izanen da Iruñean. Egungo egitura ekonomiko, sozial eta politikoen aurrean alternatibak proposatzen dituzten hainbat eragile elkartu dira. Horren berri jaso dugu Maider Caminosen bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!