Irratsaioaren lehen zatian futbolaz aritu gara. Osasunak bi eta bat irabazi zion Oviedori larunbatean. Lehenengo mailara igotzeko promozio postuetatik puntu bakarrera daude orain gorritxoak. Nafarroan kontsumitzen dugun janariaren zati txiki bat bakarrik ekoizten da bertan. Gehiena kanpotik dator. Elikadura burujabetzaz jardunaldia izanen da bihar, Iruñean. Maider Txantre, Mugarik Gabe taldeko kideak eman dizkigu xehetasunak. Algecirasen bederatzi guardia zibil jipoitu dituzte asteburuan jatetxe batetik ateratzerakoan. Santi Leonek gertarera hau ekintza terrorista izan ote den aztertu du. Literaturaren tartean, aspaldiko liburu bat gomendatu digute Fermin eta Leire
Erbitik: Unai Elorriaga idazlearen 'SPrako tranbia'.