Unzu denda zenaren tokian hostela jartzeko asmoa azaldu dute beste behin proiektuaren bultzatzaileek. Horri buruz aritu gara Iruñeko udal solasaldian, EH Bilduko Patri Perales, Geroa Baiko Antso Fernandez eta Aranzadiko Aitor Balbasekin. Gelatina Gogorra izeneko erakusketa zabalik da Ekainaren 24ra arte, Ziudadelan. Atzera begirakoa proposatzen digu Espainiako 80ko hamarkadara. Film, dokumental, aldizkari, fanzine eta arte-lan ugari erakusgai. Ainhoa Aranok eman dizkigu xehetasunak. Musikaren tartean, Emauseko Ritx raperoa izan dugu.