Tarragonan, atzo, Osasunak Nasticen kontra irabazi zuen partiduaz aritu gara saioaren lehen zatian. ETA kitto. ETA desegin da. Eta orain zer? ETArik gabeko etorkizun politikoaz mintzatu gara esperientziaren tertulian Patxi Zabaleta abokatu eta idazlearekin. Ekainaren 2an, Sociedad Civil Navarra taldeak deituta "hizkuntza politika bidezko baten alde" manifestazioa izanen da, Iruñean. Asteleheneroko dekalogoan, besteak beste, deialdi horri buruz hitz egin dugu Santi Leone librepentsalariarekin.