Metropoli Forala 2018-05-03

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 3a, 11:45

Sanferminetako talde bortxaketaren epaia ezagutu genuela aste bat joan da. Azken egunotako adierazpenak aztertu ditugu Iruñeko udal solasaldian Geroa Baiko Antso Fernandez eta Aranzadiko Aitor Balbasekin. Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere. Euskal Herriko hainbat gaztetxo Himalaiara joanen dira datorren udazkenean. Proiektuaren arduraduna Felipe Uriarte mendizalea da. Besteak beste, Eneko Arretxe eta Unai Iturrieta gaztetxo nafarrek parte hartuko dute. Guztiak izan ditugu gaurko saioan. Baita Aitor Iturrieta, Paz de Ziganda Ikastolako irakaslea ere. Ekonomia Solidarioaren Azoka eta Jardunaldiak bihartik aurrera autobus geltoki zaharrean. REAS elkarteko Nahia Urkiak xehetasunak eman dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!