Ricardo Gonzalez epaile ona dela esan zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak. Joaquin Galve jaunaren adierazpenez aritu gara Geroa Baiko Unai Hualde eta EH Bilduko Esther Korres parlamentariekin. Gure Esku Dago ekimeneko kide Aitor Urrutiarekin iganderako antolatu dituzten herri galdeketez hitz egin dugu. Nazioarteko titere jaialdiaz solastu gara Angel Irureta Barañaingo udaleko kultura arduradunarekin. Oihana Beloki hezitzaileak bikote harremanak izan ditu mintzagai. Muse taldeari buruzko monografikoa gozatu dugu Iker Zia The Icer Company taldeko abeslariaren eskutik.