Gaurko saioaren sarreran, Berria egunkariko Joxerra Senar kazetariarekin bat eginen dugu Altsasuko gazteen epaiketaz hitz egiteko. Iruñerriko udal solasaldian, Barañaingo alkate Oihaneder Indakoetxea, Burlatako alkateorde Berta Arizkun eta Berriozarko alkateorde Alfonso Arnesto izan dira. Sanferminetako talde bortxaketaren epaiaz mintzatu gara Iruñeko Berdintasun Teknikari Zaloa Basaberekin eta Irati Majuelo, Mugimendu Feministako eledunarekin. Igandean, Baigorrin ospatuko den Nafarroaren Egunaz azalpenak Amaia Castorene, Basaizea Elkarteko kideak eman dizkigu. Osasuna eta Lugoren arteko partiduaren kronika jaso dugu Iñaki Berastegi kirol kazetariaren eskutik.