Metropoli Forala 2018-04-25

Euskalerria Irratia 2018ko apirilaren 25a

Parlamentarien solasaldian, ETAren desegiteaz, Altsasuko auziaz eta La Manadaren sententziaz aritu gara, Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Esther Korres eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuburarekin. Mugak Zabalduz elkartea errefuxiatuen alde ari da lanean. Migranteen egoera salatzeko karabana antotatu dute astebururako Euskal Herrian zehar. Xehetasunak Antonio Chivite Txepillok eman dizkigu. Ekainak 2, Iruñean, Alternatiben Herria ekimena gauzatuko da. Beste mundu bat posible dela aldarrikatzeko, hainbat sektoretako eragileak ari dira lanean. Andoni Markes, Steilas sindikatuko kidearekin mintzatu gara gaiaz. Saioaren azken zatian bikote harremanei buruz hitz egin dugu Oihana Beloki hezitzailearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!