Metropoli Forala 2018-04-19

Euskalerria Irratia 2018ko api. 19a, 14:38

Apirilak 19, bizikletaren nazioarteko eguna, gaur. Horren aitzakian, Iruñeko udal solasaldian mugikortasunaz aritu gara EH Bilduko Patri Perales alkateordearekin eta Geroa Baiko kide Antso Fernandezekin. Horren aurretik, Altsasuko gazteen epaiketaren azken orduko kronika jaso dugu Madrildik, Martxelo Diazen eskutik. Espainiako kazetari, epaile, kultur eragile eta bestelakoek Altsasuko gertaerak terrorismoa ez direla esanez egin dituzten adierazpenak gogora ekarri dizkigu Ainhoa Arano kazetariak. Zientzia, teknologiaz eta sare sozialez hitz egin dugu saioaren azken zatian Aitor Zandueta biologoarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!