Altsasuko gazteen epaiketaren azken orduko kronika jaso dugu Auzitegi Nazionaletik. Gaur, Bel Pozueta gurasoa elkarrizketatu dugu. Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Viriginia Aleman, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez gure artean. "Cohousing" bezala ezagutzen den fenomenoa, bizitzeko beste modu bat da. Komunitateari ematen diote garrantzia, taldeari. Bizilagunekin tokiak, lanak edo ekintzak konpartitzen dituzte. Bakoitza bere etxean bizi da baina bizilagunekin gauza batzuk partekatzen dituzte. Iosu Ostak eman dizkigu xehetasunak. Saioaren azken zatian, pertsona toxikoez eta pentsamendu toxikoez mintzatu gara Angel Erro poetarekin.