Hamar aldiz handitu zen Enrique Goñiren soldata CANen ondare galera iritsi zenean

Euskalerria Irratia 2018ko api. 18a, 12:35

Goñiren Errenta Aitorpenen arabera, 2001ean CANeko zuzendaritza eskuratzearekin 171.000 euro jaso zituen Kutxatik. 2005ean CANek egindako ‘iraunkortasun poliza’ bati esker, soldata modu "diferituan" jasotzen hasi zen. 2010ean 1.800.000 euro jaso zituen. 

Jasotako soldaten “gardentasuna” nabarmendu du Enrique Goñik, Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak. Goñiren Errenta Aitorpenen arabera, 2002an CANeko zuzendaritza eskuratzearekin 345.000 euro jaso zituen Kutxatik. Eta hori izan zen gutxien jaso zuen urtea. 2005ean CANek egindako ‘iraunkortasun poliza’ bati esker, soldata modu diferituan jasotzen hasi zen. 2010ean 1.80.000 euro eta 2011an 1.200.000 euro eskuratu baitzituen.

Soldata hamar aldiz handitu zuela, CANek galerak izaten hasi zelarik galdetzerakoan, isilune nabarmena izan da ikerketa batzordean. Eta Goñik ez du halakorik onartu. Esan du, Espainiako Bankuaren datuen arabera CANen kaudimenak bazuen nahikoa marjina.

Nafarroako Kutxa kudeatzeko erabilitako ereduak CANen desagerketa eragin ote zion iradokita, Goñik ez du halakorik onartu. Esan du, Nafarroako Kutxa bizirik dagoela eta Caixabanken barruan. CANen parte hartzea %1,5ekoa da Caixabanken barruan. 25.000 nafarren konfiantza duela eta baita 1.000 langilerena ere.

Nafarroako Kutxaren kudeaketa eredu aldaketa 2001-2002. Urteen artean hasi zen. Tokiko, herrialdeko kutxa izatetik zabalkuntzaren eredura jo zen. 2008an ohartarazi zuen Espainiako Bankuak galerak izaten ari zela CAN ohiko jarduerengatik. Urte hartan, zuzendaritzaren soldatak laukoiztu egin ziren.

Luze joan da gaurko Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordearen jarduna. Tentsio uneak bizi izan dira. UPNko parlamentariak behin eta berriz eten nahi izan du batzordea, eta, oposizioko taldeetako parlamentariei “galdeketa” egitea leporatu die aurreiritziei eutsiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!