Saioaren sarreran, Altsasuko gazteen epaiketaren azken orduko kronika jaso dugu Auzitegi Nazionaletik Joxerra Senar, Berria egunkariko kazetariaren eskutik. Nafarroako Ahal Dugu-Podemos alderdiko idazkari nagusi Eduardo Santos ere elkarrizketatu dugu. Generoa, berdintasuna eta kazetaritza. Horren inguruko gogoeta egitera etorri zaigu Isa Eguguren, gizarte gaietako kazetaria. Nafarroako historiaz egiten ari garen atalean, XIX. mendea aztergai gaurko kapituluan; beti bezala, Eusko Kultur Fundazioko kide Bixente Serrano Izkoren eskutik. Amaitzeko, musika. The Icer Company taldeko kantari eta gitarrista Iker Zia, gure gaurko gonbidatua.