Hasi dira PISA azterketak egiten

Euskalerria Irratia 2018ko api. 17a, 08:27

2.200 ikaslek egin beharko dituzte ebaluazio azterketa horiek. 53 ikastetxetan eginen dituzte DBHko 4. mailako ikasleek. 

DBHko 4. mailako ikasleek egin beharko dituzte PISA izeneko ebaluazio azterketak. 53 ikastetxetan eginen dituzte eta 2.200 ikasleri eginen zaizkie. Ikastetxe horiek Hezkuntzaren Ebaluaziorako Espainiako Institutuak aukeratu ditu eta xede du egun bakar batean egitea azterketa guztiak, lau orduren bueltan. Baina, zer dira PISA izeneko azterketak eta nork agintzen ditu? Bada, PISAk ingelesez zera esan nahi du: Programme for International Student Assessment eta Garapen Ekonomikorako zein Lankidetzarako Erakundeak sustatutako ebaluazio azterketa da. Gehienetan, Derrigorrezko hezkuntza etapa amaitzear daudela egiten zaien azterketa izaten da. 

2006. urtetik egiten dira PISA izeneko azterketak Nafarroan, hiru urtean behin. Irakurmena, zientziak eta matematikak. Beste arlo bat ere aztertzen dute: Munduko arazo globalak eta kulturartekoak, baita, guztion ongizaterako perspektiba desberdinak lantzen ere. 

2015ean 1.874 ikaslek hartu zuten parte PISA azterketetan. 52 ikastetxeko 15 urteko neska-mutilek egin zituzten. Zienzietan 512 puntu eskuratu zituzten, irakurmenean 514 puntu eta matematiketan 518 puntu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!