Imanol Ubeda kantari tolosarrak proiektu musikal berria sortu du: Doninorrez. 'Mugiro bila' disko berria aurkeztera etorri zaigu irratira. Zuzeneko kanta, modu akustikoan ere abestu digu. Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordeaz eta Altsasuko gazteen epaiketaz aritu dira parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Esther Korres eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez. Iruñeko autobusen geltoki zaharrean bidezko merkataritzaren inguruan sortzen ari diren Geltoki proiektuaz xehetasunak eman dizkigute Katrin Gineak eta Hilargi Santxezek.