Osasun sailak ez du abian jarriko diru-laguntza sailik osasun-sistematik kanpo geratu diren herritarrentzat. Etorkinak dira gehienak, paperik lortu ez duten migranteak. Horiei, osasun arreta emanen zaie eta fakturarik ez die helaraziko Osasunbideak. Kontseilariak berak, Fernando Domingezek azaldu zuen atzo zer nolako egoeran zeuden 5.684 herritar Nafarroan. Izan ere, Auzitegi Knstituzionalak jarritako helegitearen ondorioz Nafarroak onartutako legea bertan behera gelditua dago. Hain zuzen ere foru lege horrek bermatzen zien nafar guztiei osasun arreta doakoa.