Etxebizitza hutsak herritarren esku jarri nahi ditu Gobernuak

Euskalerria Irratia 2018ko apirilaren 11

Norbanakoenak eta enpresenak diren 13.000 etxebizitza huts atera nahi ditu alokairura foru gobernuak. 70 jabe juridikorekin hasi dira hizketan horietako bakoitzak dituelako hogeina etxebizitza huts.  

Irabazi asmorik gabe edota etxebizitza hutsak dituzten jabeei isunik jartzeko xederik gabe ari da lanketa egiten Gobernua. Etxebizitza eskubidea ziurtatzeko asmoz eta erabili gabe dauden etxe hutsak eskuragarri jarri nahi ditu gizarte gaietako departamentuak. Datuen arabera 13.000 etxebizitza leudeke gutxienez hutsik eta horietara jo nahi du alokairuan jarri ahal izateko. Pertsona juridikoenak, norbanakoenak edota enpresenak dira gehinak eta zehazki, pertsona juridikoekin hasi da harremana izaten Miguel Laparra kontseilari den departamentua. 70 jabe juridikok hogeina etxebizitza huts dituzte eta horiekin hasi da lehen kontaktua izaten dituzten etxe horiek behar duten herritarren esku alokairuan utzi ahal izateko. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!