Saioaren lehen zatian, CAN auziaren ikerketa batzordeaz eta hurrengo astean hasiko den Altsasuko gazteen epaiketaz hitz egin dugu Berriako Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diaz kazetariekin. 40 urte betetzera doan Angel Erro poetarekin bizitzaren etapa ezberdinez, gaztaroaz, helduaroaz eta zahartzaroaz solastu gara. Musikaren tartean, Patti Smith artista handiaren ibilbideaz eta obraz aritu zaigu Silvia Guillen kantaria.