Faxisten elkarretaratze bat ekiditeagatik 30 hilabetera arteko espetxe zigorra ezarri diete hiru herritarri

Euskalerria Irratia 2018ko api. 10a, 08:56

Hiru auzipetuetako bati 30 hilabeteko zigorra ezarri diote,"atentatua" eta "manifestazio eskubidea urratzea" egotzita. 24 hilabeteko zigorra jarri diete beste biei. Epaia ez da irmoa; helegitea aurkez dezakete.

Piriniotan hartz arrea sartzeko elkarretaratzea omen Hispania Verde kolektiboak 2014ko maiatzaren 12an Erronkarin antolatutakoa. Bailarako gazteek, baina, salatu zuten MSR talde faxistarekin loturiko deialdia zela, eta hartza baino, bestelako helburua zuela. Hori dela kausa, Faxismoaren aurka, Erronkari tinko! lelopean elkarretaratzera deitu zuten. Horren harira, sei antifaxista auzipetu zituzten eta orain jakinarazi du epaileak epaia: hiru auzipetuetako bati 30 hilabeteko zigorra ezarri dio,"atentatua" eta "manifestazio eskubidea urratzea" leporatuta; beste biei, 24 hilabeteko zigorra -beste hiru gazteak absolbituak izan dira-. Behin behinekoa da epaia, eta, beraz, helegitea aurkez diezaiokete. 

Alde hemendik eta Utzi bakean oihuak izan ziren nagusi Erronkarin, faxisten elkarretaratzearen aurrean. Herritarrek protesta egin bitartean, Guardia Zibilak babestu egin zituen Zaragozatik iritsitako eta Hispia Verde kolektiboko kide ziren pertsonak.

"Polizia muntaia" izan dela salatu izan dute Erronkari ibarreko herritarrek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!