Ultzamako biometanizazio zentroak kontzeptu berarengatik diru laguntza bikoiztuak kobratu zituen

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 28a, 08:00

Argazkia: Ultzamako biogas zentroa, atxiboko irudi batean.

"Kontzeptu berarengatik diru laguntzak jasotzeko sare bat" egon dela esan dute Ultzamako biometanizazioa Zentroaren inguruko batzordean laukoak onartutako ondorioek. 93 ondorio atera dituzte guztira.

Ultzamako gunearen plana sortu zutenek propio pentsatu zuten, Nafarroko Gobernuaren Departamentu hainbatetik diru laguntzak jasotzeko, jakitun izanda, duplikatutako laguntzak zirela. Ondorioek azpimarratzen dute diru laguntza horien xedea zela auzi ezberdinetara bideratuak izatea, baina eskatzaileek hori argi izanda ere, entzungor egin ziotela neurri horri.

Hau da Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak Ultzamako biogas Zentroari buruzko batzordean aurkeztutako ondorio nagusienetako bat, baina 93 ondorio aurkeztu dituzte guztira, aurrera atera direnak.

Beste ondorio nabarmen bat: alkate ohi eta UPNko zuzendaritza taldeko Patxi Perezek "eragin zuzena" izan zuela kudeaketa txarrean. Areago, horren "kontziente" ere bazela. UPN, gainera, "azpijoko horiek ezkutatzen" saiatzen ari da, EH Bilduko parlamentari Adolfo Araizek salatu duenez. Geroa Baiko Patxi Leuza parlamentariak ere UPNren jarrera arbuiatu du, izan ere, biometanizazio zentroan "arozorik ez balego gisan" solastea egotzi die. 

Oposizioa, ezetzean

Laukoak azaldutako ondorio horiek guztiak arbuiatu egin dituzte UPNk, PSKk eta PPk. Erregionalistek eta PNSko kideek adierazi dute ez dela "irregulartasunik" izan.

"Laukoak ondorioak batzordea izan aurretik ere erabakita" zeuzkala, ondorioen lana ez dela "zorrotza" izan eta Gobernua "EH Bilduk zehaztutako bidea jarraitzen" ari dela salatu du Sergio Sayas eledunak (UPN). Halaber, "den-dena legearen arabera" egin zelakoan dago.

Parlamentuaren oniritziaren zain

Batzordean ondorioek bide eginda, hemendik aurrera Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak behin betiko onartu beharko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!