Mugak Zabalduz izena jarri diote karabanari. Euskal Herriko txoko ugaritan izanen da. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu du eta xede du migrazio politikak salatzea. Euskal Herrian hartu diren eta hartu gabe gelditu diren neurriak izanen dituzte bereziki hizpide karabana martxa horretan. Izan ere, Europako politika eta jarrerekin kritiko badira ere, gerturago begira ere jartzeko beharra dagoela nabarmendu dute, alegia, "etxean egin denari eta egin ez denari begiratu behar zaio".
Apirilaren 28an hasiko da karabana. Hendaiatik abiatu eta Iruñera iritsiko da. Gasteiztik pasa eta Bilbora iritsiko da. Apirilaren 30ean amaituko da, Santurtzin, hain zuzen ere Bilboko portutik gertu, edo beste modu batean esanda "lotsaren harresia" eraiki duten tokian. Lehenengo egunean, apirilaren 28an Hendaianatzerritarrak barneratzeko zentroaren aurrean eginen dute elkarretaratzea. Eguerdian beste bat izanen da Andoainen, Sapa enpresaren aurrean eta arratsaldean ekitaldia eginen dute Irulean Ndiaye gizon senegaldarraren omenez. Apirilaren 29an Tuterako tiro eremura iritsiko da karabana. Manifestazioa eginen dute han. Ondoren, Gasteizera iritsiko dira eta Arabako hiriburuan hezkuntzan gertatzen den segregazioari buruzko mahai-ingurua eginen dute. Apirilaren 30ean karabana Bilboko portura iritsiko da eta giza-besarkada katea eginen dute portuko bi errealitateak lotzeko: Zierbenako harresia eta Santurtziko armak. Gauean, kontzertuak izanen dira Bilbon,
Lotsagarriak diren zifrak
Datu ikaragarriak izaten ditugu errefuxiatuez mintzatzen direnean. Eta gogoratu behar da, zifra eta datu horien atzean, pertsonak daudela. Askotan, bizi hobearen bila gerratik ihesi joandakoen hilotzak dira. Asko direlako, milaka bidean hil direnak. 2016an 173.600 errefuxiatu iritsi ziren Greziara itsasotik, 2017an 35.052.