Metropoli Forala 2018-03-16

Euskalerria Irratia 2018ko martxoaren 16a

Paris 365 jantoki solidariotik egin dugu Metropoli Forala, gaur. Bertako kide Saioa Zabaltza, Sandra Aiape, Itziar Agirrebeitia eta Asier Berastegik erakutsi dizkigute fundazio honek eskaintzen dituen zerbitzuak: ikasketa komunitatea, elikagai saskiak, bigarren eskuko arropa denda, laguntza juridikoa.... Bestelako lagunak ere bildu ditugu gure gaurko irratsaioan: Sasoia elkarteko kide Luis Igeltz jubilatua, biharko pentsiodunen manifestazioaz aritu zaigu. Hipotekek Kalte Eginiko Plataformako Iosu Ostarekin, etxe kaleratzeak gelditzeko lege egitasmoaz hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!