Nafarroako egoera politikoaz aritu gara Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Laura Perez parlamentariekin. Besteak beste, pasa den asteburuan biktimei eginiko omenaldi ezberdinak izan ditugu mintzagai. Asier Gartziaren eskutik Izaro, Liher eta Koban musikarien azken lanak entzun ditugu. Energia Gara kooperatibako Zuhaitz Areitiorekin energía berriztagarriez hitz egin dugu. Amaitzeko, teknologia eta zientzia solasgai Aitor Zandueta Makilakixkirekin.