Gaur bezalako egun batean, duela 14 urte hil zuten Angel Berroeta. Martin Azpilkueta kaleko bere okindegian bertan akabatu zuen Polizia Nazional batek. Heriotza hura gogoratzeko ekitaldia prestatu dute gaur iluntzean. Horren berri eman digu Leire Martinez antolatzaileak. UPN alderdiko parlamentari Kristina Altunari ere elkarrizketa egin diogu. Martxoak 8 eta gero gero, zer? Pasa den asteko greba arrakastatsuaren ondoren gogoeta egiteko gurean izan da Amaia Nausia feminista. Abestien bigarren irakurketa. Gai horren haritik tiraka hainbat kanta hautatu dizkigu The Icer Company taldeko musikari Iker Ziak.