Zehazki, Nafarroako Ogasunak iruzurraeren aurkako borrokaren bidez 2017an berreskuraturikoak 139.138.557 euro izan dira. Hau da, urteko diru bilketaren %5,19. Hala ezagutarazi dute gaur goizean Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaile Luis Esainek eta Ogasun eta Finantza Politika kontseilari Mikel aranburuk. 2016an 114.506.786 euro berreskuratu zituztenez, gorakada %21,5ekoa izan da.