Nafarroako Foru Erkidegoko ekonomia ongi doa, datu makroekonomikoen arabera. Julio Pomesek buru duen Civismo think tank-ake goera ekonomikoaren beste ikuspegi bat zabaldu nahi du. Hori lortzeko, beharrezkotzat jotzen du txosten bat egitea, eta hain zuzen ere hori egin ahal izateko finantzazioa eskatu die zenbait enpresariri, eskutitz bidez. Xedea, Pomesek idazkian aitortzen duenez, hauteskundeetan eragitea eta gobernu aldaketa lortzea da.
“Nire irudikoz gure lurra egiazki bideragarria izatea nahi duzuen eta txostena finantzatzeko sakrifizioa egiteko prest zaudeten pertsona urriei idazten dizuet”, dio Civismo erakundearen presidenteak eskutitzean. Bere asmoa, “analistarik onenekin” aztertzea Barkosen legealdian Nafarroak eduki duen garapen ekonomikoa, eta alderatzea UPNren agindupean 2007tik 2015era izan zenarekin, baita antzeko egitura ekonomikoa duten erkidegoenarekin ere.
Eskutitzean, Pomes oso kezkaturik azaltzen da foru erkidegoaren egoera ekonomikoaren kontura, besteak beste, zerga igoerak hainbat enpresa alde egitera bultzatu dituelako, eta hemen enplegatu publikoaren kopuruaren igoera beste inon baino handiagoa izan delako.
Eskutitzak urtarrilean eta otsailean bidali zituen. Txostena 2018an egin nahi du, 2019rako, hauteskundeen urterako, prest egon dadin.