Iruñerriko udal solasaldian, Zizurko alkate Jon Gondan, Burlatako alkateorde Fermin Tarragona eta Berriozarko alkateorde Alfonso Arnesto izan dira. Asteburuari begira jarrita, Osasunak Albaceten jokatuko duen partiduaz eta asteburuko zine estreinaldiez aritu gara. Musikaren tartean, Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurraren eskutik Leonard Bernstein, musikari estatubatuarraren lanak entzun ditugu.