Igor Ijurra: "Goi mailako musika ikasketak unibertsitatean egin beharko lirateke"

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 9a, 13:14

Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurraren iritziz, goi mailako musika ikasketak kontserbatorioan baino, unibertsitatean egin beharko lirateke. "Musikariak hobeki hazi eta hezitzeko bide bikaina da".

 

Beste hainbat herrialdetan hala dago araututa eta bertatik sortzen dira musikaririk handienak. Artista horien artean dago Leonard Bernstein. Konpositorea, pianista eta orkestra zuzendaria. Egile estatubatuarraren hainbat lan hautatu dizkigu Metropoli Forala irratsaioan Ijurra jaunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!