Metropoli Forala magazinak ez du ohiko egitura izan, gaur. Greban diren gure lankideekin solastu gara irratsaioaren sarreran. Horren ondoren, Bilgune Feministako kide Amaia Zufiak mobilizazioaren lehen orduetako balantzea egin digu. Aurrera jarraituz, grebaren ardatz nagusiez mintzatu gara Martxoak 8 koordinakundeeko hiru lagunekin: Iratxe Alvarez, Irati Majuelo eta Maddi Lasa. Gure irratsaioan emakumezko kolaboratzaileak asko dira. Haiek utzitako hutsunea agerian uzteko Metropoli Foralaren bigarren zatian, emakumeek abestutako kantak entzungai.