Justizia eskatuko dute Altsasuko auzirako

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 6a, 13:19

Apirilaren 14an da hitzordua. Justizia. Horixe izanen da lelorik nabarmenena.  Baina ez bakarra. Altsasuko Auzia proportziorik gabe, bidegabea eta erokeria hutsa direla zabaltzeko deia egin dute Altsasuko Auzian dauden hamaika gazteren gurasoek.

Apirilaren 14an Iruñeko kaleak aniztasunez bete nahi dituzte. Eta hori izan dadila, aniztasuna, aldarrikatu duena Altsasuko kasuak ez duela ez hanka ez bururik.

Altsasuko istiluak ez ziren terrorismoa izan. Horixe ere aldarrikatuko dute. Golem zinematokietatik Gazteluko plazarainoko bidea eginen du manifestazioak.

Apirilaren 14an beraz, Altsasuko liskarrengatik terrorismo delituak leporatzea bidegabea delako, manifestaziorako deia egin dute. Iruñean izanen da arratsaldeko bosta terdietan. Eta gogoratu ere, hain zuzen ere, epaiketaren bezperan izanen dela protesta hori. Altsasuko gazteen aurkako epaiketa apirilaren 16an baita hastekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!