Metropoli Forala 2018-03-02

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 2a, 13:20

Katakrak liburudendatik zuzenean egin dugu gaurko irratsaioa. Bertako kantina, sukaldea, liburudenda eta erabilera anitzeko aretoa bisitatu ditugu. Maitane Unzu, Nerea Fillat, Xabier Maeztu eta Juan Etxenike, Katakrakeko kideek eman dizkigute xehetasunak. Punto de Vista Dokumental Zinemaldiko zuzendari artistiko Garbiñe Ortega elkarrizketatu dugu ondoren. Auzoenea elkarteko ordezkari Amaia Cambrarekin auzo horren egoeraz aritu gara. Amaitzeko, Katakraketik irten eta Kale Nagusia Punta batetik bestera zeharkatu dugu. Xabier Santamaría irakasleak karrika horren jatorria, bilakaera eta egungo errealitatea azaldu dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!