Manu Aierdi: "AHTrako Etxabakoizen egindako PSISak aldaketak behar ditu"

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 21a, 07:54

Iruñean dago egun tren geltokia.

Etxabakoizko geltokia eta hura egiteko proiektuaren diseinurako PSISa izan du hizpide Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak. 18 urte pasa dira Udalaz Gaindiko Plan Eta Proiektua, PSISa, aurkeztu zenetik. Egoera sozial eta ekonomikoak aldaketa ugari jasan ditu eta horregatik Aierdik uste du, ez dela PSISa albo batera utzi behar baina aldaketak egitea ezinbestekoa dela. Horretarako Etxabakoizko geltokiaz eta Iruñeko bukleaz informazio txostenaren zain daudela ere esan du. 

Abiadura Handiko Trena ere legealdi honetan oso gai errepikakorra izaten ari da. Oraingoan, mira, Iruñean jarrita. Manu Aierdiren, Garapen Ekonomikorako presidenteordearen azalpenak eskatu ditu UPNk. Eta, eman, eman ditu Aierdik. Etxabakoizko geltokia eta hura egiteko, proeiktuaren diseinurako egindako PSISa izan du hizpide.

18 urte pasa dira Udalaz Gaindiko Plan Eta Proiektua, PSISa aurkeztu zenetik. Eta egoera soziala eta ekonomikoak aldaketa ugari jasan ditu.  Horrgatik Aierdik uste du, ez dela PSIS a albo batera utzi behar baina aldaketak egitea ezinbestekoa dela. Araudi berriari egokitu behar zaio eta errealitate sozialari ere bai. Hori jaso du baita Nasuvinsak egindako informazio txostenak ere. Kontuan hartu behar dira gainera, trenbidearen eta geltokiaren proiektuaz gain, egitasmo urbanistikoa ere.

Garaiz dabiltzala uste du Etxabakoizko PSISa berrikusi eta aldaketak txertatzeko. Informazio txosten berri baten zain daudela ere esan du Aierdik. Eta horrez gain, iragarri duena da, heldu den astean batzartuko dela Espainiako Segimendu Batzordea Abiadura Handiko Trenaz aritzeko.

Gobernua babesten duten taldeek iritzi desberdinak planteatu dituzte gaiaren inguruan. Geroa Baik uste du, baietz, beharrezkoa dela egoera berordenatzea eta kalkuluak berregitea. EH Bildurentzat buklea desegin behar da eta bestelako irtenbideak ez direla kontuan hartu eta teknikoki eta ekonomikoki planteatu dena orain arte bideraezina dela. Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak uste dute era berean proiektu hori jasanezina dela, espekulazioaren eta zentzurik gabeko azpiegituren garaikoa.

UPNk ez du gai ikusten Gobernua 2023rako Etxabakoizen geltoki berria egina izateko. Alternatibak bilatzeak denbora eskatuko duelako.

Alderdi sozialista izan da kritikoen. Espainiarekin menpekotasun gehiegi eta nazionalismoarekin gauza bera izatea leporatu dio Aierdiri eta proiektu honetan ez aurrera ez atzera egotea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!