Metropoli Forala 2018-02-20

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 20a, 13:23

UPNko foru parlamentari Kristina Altuna elkarrizketatu dugu irratsaioaren lehen zatian. Nafarroako gaurkotasun politikoaz aritu gara. Pasa den astean ezagutu genituen aurrematrikulazio datuak. Izen emate gutxiago izan dira D ereduan. Hezkuntza Zuzendari Nagusi Roberto Perez Elortzari gaiaz galdetu diogu. Iruñea kalez kale zeharkatzen jarraitu dugu gaur ere. Gazteluko Plaza, garai batekoa eta egungoa hobeki ezagutzeko parada izan dugu Xabier Santamaria irakaslearen eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!