Metropoli Forala 2018-02-19

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 19a, 11:05

Astelehenero legez, futbolaz aritu gara. Larunbatean, Osasunak husna berdindu zuen Reusen kontra Sadarren jokatutako partiduan. Espainiako Gobernuak desagerrarazi nahi du murgiltze sistema Kataluniako Eskolan. UPNko Carlos Salvador diputatuak esan du, ez dela beharrezkoa bigarren hizkuntza bat ikastea, beste batean elkar ulertzeko aukera dugunean. Santi Leone irakaslearekin hizkuntzen inguruko gatazkaz mintzatu gara. Alternatiben Herria hirugarrenez egingo dute ekainean. Aurtengo edizioa Iruñean izanen da. Maitane Unzuk eman dizkigu xehetasunak. Saioaren amaieran, Lastotan elkarteko kide Oihana Beloki elkarrizketatu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!