2018 lau hiri baratza berri egonen dira Iruñean: Txantrean, Arrotxapean, Sanduzelain eta Mendabalean, hain zuzen ere. Jada martxan dagoen Alde Zaharreko Piparrika baratzarekin batera, bost dira, beraz, hiri baratza proiektuak; eta, aurrerago begira, litekeena da seigarren bat ere zabaltzea, Buztintxurin, hain justu.
10.000 euroko inbertsioa eginen du Iruñeko Udalak baratze bakoitzean, lehen urtean, lurra egokitzeko eta materiala erosteko. Horrez gianera, datozen urtetarako, gehienez ere, 500 euroko aurrekontua izanen dute, beharrezkoak diren mantenu lanak egiteko.
Piparrikaren ereduari segika
2016an abiatu zen Piparrika huraxe izan zen lehen proiektua eta gaur, oso balantze positiboa egin dute: 28 bisitaldi gidatu izan dira, ikastaroak, jardunaldiak eta gidatutako ibilbideak, tarteko, eta, orain, hiru lan talde mantentzen dira martxan.
Baratze berriak prest
Bestalde, aurtengo baratze berriei dagokienez, Txantrean Krispilak elkarteak eskaturiko hiri-baratzea da bide luzeena egin duena eta laster jarriko dute martxan; Alemanesen zonaldean egonen da, Aita Adoain eta Arga ibaiaren ondoan. Donibanekoari dagokionez, Irantzuko monastegiaren plazan kokatuko dute. Arratxapekoa, Unión Deportia Cultural Rochapearen parean. Gainontzekoan, Mendebaldekoa non egonen den oraindik ez dago erabakita.
Baratza eredua goratu dute Iruñeko Udaletik: "komunitarioa eta ekologikoa", Armando Cuenca zinegotziak esan duenez.