Nafarroako gaurkotasun politikoaz mintzatu gara Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Gara kazetako Martxelo Diaz kazetariekin. Mikel Romeo argazkilari iruindarra Melillan izan da eta bertan eginiko argazkiekin, bertako kaleetan hartutako irudiekin erakusketa zabalduko du bihartik aurrera Alde Zaharreko Maravillas gaztetxean. Elkarrizketa egin diogu gurean. Zientziaz eta teknologiaz solastu gara Aitor Zandueta Makilakixki biologoarekin. Musikaren tartean, Iker Zia The Icer Company taldeko abeslari eta gitarrista gure artean.