Astelehenero legez, futbolaz aritu gara. Osasunak huts eta bat irabazi zuen asteburuan. Horren ondorioz, gorritxoak igotzeko postuetatik gertu dira. Partiduaren analisia egin dugu saioaren lehen zatian. Ivan Gimenez kazetariaren eskutik Iruñeko azken hamarkada hauetako historia eta gertakizun hainbaten errepasoa egiten ari gara. Alfredo Jaime UPNko alkateaz mintzatu gara, gaur. Sare sozialetan boterearen gustokoak ez diren mezu eta irudiak zabaltzeagatik hainbat lagunek jasotzen dituzten zigorrez hitz egin dugu Santi Leone librepentsalariarekin. Jakina den bezala, pasa den astean Jaengo mutil bati 480 euroko isuna jarri zioten, Kristoren irudi bati bere aurpegia jarri eta Instagramera igotzeagatik. Gaur, Iruñeko Baluarten Iruñeko Orfeoiak abestuko du San Petersburgoko Mariinsky Orkestrarekin. Kontzertuaren xehetasunak eman dizkigu Mari Paz Arizkun zuzendariordeak.