Ahal Dugu, barne elkarbizitzarako bidean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 12a, 08:11

"Eutsi behar dugu, herritarrek konpontzea nahi dute", esan du parlamentuko bozeramaile Carlos Cousok, kritikoak diren gainontzeko parlamentariekin batera. Alderdiaren zatiketa ekidinen dutela ziurtatu dute.

Asteburuan asanblada antolatu dute Ahal Duguko kritikoek, zuzendaritzarekin bat egiten ez duten lau parlamentariak buru -Perez, Couso, Velasco eta Carrillo-, eta zuzendaritzaren jarrera kritikatu dute: Santos, Ahal Duguko buruak, "inkisizio jarrera" izan duela salatu dute; primarioetan botoen %50a baino lortu ez bazuen ere, "alderdiaren organoaren %100a" hartu duela; eta barne araudia aldatu duela. Nolanahi ere, bizikidetzarako deia zabaldu dute Ahal Duguko korronte kritikokoek: "Eutsi behar dugu, herritarrek konpontzea nahi dute", adierazi du Cousok, bai eta ezin dutela "alderdia txikitu" ere. "Nahi ala nahi ez, elkar ulertu beharko dugu", zehaztu du, bi korronteek elkarguneak topatu beharko dituzteela nabarmentzearekin bat.

Bestelakoak ere argitara atera dituzte: esaterako, "Perezen kontrako inkisizio prozesua" dagoela deritzote, kaleratzeko prozesuari erreferentzia eginez, eta, dena, hurrengo primarioetan aurkez ez dadin.

Ahal Duguko barne jarreretako bat da hori Nafarroan, baina, horrez gainera, "Madrileko Ahal Duguk" nahi duena ere badelakoan daude kritikoak; ildo horretan, Espainiako alderdia 2015ean aldaketaren gobernua ekiditen saiatu zela ere gogorarazi dute: "Oposizioa izan gintezen nahi zuten, Bildurekin akordioa egiteak Madrilgo Ahal Dugu ahulduko zuelakoan", esan du Cousok, eta oroitarazi, Perezek ez zituela "presioak" onartu.

Barne tira-biren agertokia

 

Ez daude bare urak Ahal Dugun: Carlos Cousok hartu du bozeramailetza, Laura Perezen sokakoa, izan ere, Mikel Buil zen orain arteko eleduna eta, parlamentuko taldeko burua zenez, haren sinadura huts batekin parlamentariak bota zitezkeen; kontuan izanik Eduardo Santosek primarioak irabazi zituenetik Perezen eta haren arteko tira-birak izan direla, eta are, Perezi espedientea zabaldu diola zuzendaritzak, kaleratzeeak ekiditeko mugimendua izan da bozeramaile aldaketa. Zer gerta ere zazpi parlamentarietatik lauk egindako hautua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!