Saioaren lehenengo zatian tertulia soziala egin dugu. 3 adiskide gure artean: Mikel Idoate pilotari ohia eta Izarra tanatorioko jabea, Iratxe Alvarez feminista eta sindikalista eta Antxon Barberia ekonomista eta langabetua. Mintzagai bi: Martxoaren 8rako emakumeen greba iragarri du mugimendu feministak. Lanuzteak izanen dira enpresa eta ikastetxetan. Zaintza lan ikusezinetan ere planto egiteko eskatu dute. Sedentarismoaz ere mintzatu gara. Teknologiaren garapenarekin batera, eguneroko jarduerak anitz erosoago bihurtu dira. Horren erruz gaixotasunun asko sor daitezke. Asteburuari begira, zine estreinaldien berri eman dizuegu eta bihar Osasunak Almerian jokatuko duen partiduaren aurreko kronika egin dugu. Amaitzeko musika. ZAZ artista frantziarraren lan zenbait aditu ditugu, Silvia Guillen kantariaren eskutik