Saioaren lehenengo zatian tertulia soziala egin dugu. 3 adiskide gure artean: Mikel Idoate pilotari ohia eta Izarra tanatorioko jabea, Iratxe Alvarez feminista eta sindikalista eta Antxon Barberia ekonomista eta langabetua. Mintzagai bi: Martxoaren 8rako emakumeen greba iragarri du mugimendu feministak. Lanuzteak izanen dira enpresa eta ikastetxetan. Zaintza lan ikusezinetan ere planto egiteko eskatu dute. Sedentarismoaz ere mintzatu gara. Teknologiaren garapenarekin batera, eguneroko jarduerak anitz erosoago bihurtu dira. Horren erruz gaixotasunun asko sor daitezke.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.