Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz izan dira gure artean. Azken alderdi honen barne krisiaz eta AVT biktimen elkarteaz mintzatu gara. Horren ondoren, 'Handia' filmaren zuzendari artistiko Mikel Serrano elkarrizketatu dugu. Artista iruindarrak Goya saria irabazi zuen pasa den asteburuan. Umoreaz, ironiaz, sarkasmoaz mintzatu zaigu Xabier Agirre filosofoa. Amaitzeko Leire Erbiti eta Fermin Erbiti literaturzaleak 'Gizakia zentzu bila' liburuaz aritu zaizkigu.