Irratsaioa oso-osorik Leire kaleko Elkar liburudendatik egin dugu. Lehenik eta behin, bertako arduradun Iosune Larrañagak erakutsi digu denda berri hau. Inaugurazioaren egunean hainbat lagunekin eginiko elkarrizketak ere aireratu ditugu. Aurrera jarraituz, Fermin Erbiti literatur kritikoa Anjel Lertxundiren 'Horma' liburuaz aritu zaigu. Ainhoa Arano kazetariak munduko liburudenda ederrenak izan ditu mintzagai. Leire kalera ere atera gara. Xabier Santamariaren eskutik, Bigarren Zabalguneko karrika luze hau, garai batekoa eta egungo, hobe ezagutzeko parada izan dugu.