Solasaldi sozialaren tartean, Indarkeria matxistaz eta Alde Zaharreko merkatarien kanpainaz hitz egin dugu hiru lagunekin: Eguzkiñe Aiesa abokatua, Kristian Cervilla erizaina eta Maria Ros erizaina. Zine estreinaldien berri eman digu Maialen Goñi kritikoak. Osasunak Rayo Vallecano hartuko du Sadarren, gaur. Iñaki Berastegi kirol kazetaria gure artean izan da. Nafarroako Hitza gehigarriaren edukiak azaldu dizkigu Edurne Elizondok. Musikaren tartean, The Icer Company taldeko kantari eta guitarrista Iker Zia gonbidatu dugu.