Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Duguko Laura Perez izan dira gure artean. Azken alderdihonen barne krisiaz, torturaz eta biktimez mintzatu gara. UEUk eta Eusko Kultur Fundazioak Nafarroako azken bost mendeetako historiaren inguruko ikastaroa antolatu dute. Bixente Serrano Izko historialariak eman dizkigu xehetasunak. Ivan Gimenez kazetariaren eskutik Iruñeko azken hamarkada hauetako historia eta gertakizun hainbaten errepasoa egiten ari gara. Txarli tximinoaz solastu da gaur. Asier Gartziarekin 2018. urtean beteko diren efemeride garrantzitsu zenbait gogora ekarri ditugu.