Kontuz Elkarteko kide Patxi Zamora, Iberian 31 urtez lanean aritu ondoren kaleratu egin dute. Haren esanetan, Kontuzen eginiko lanaren mendekuz utzi dute hegazkin konpainiatik kanpo. Patxi Zamora elkarrizketatuko dugu gaurko saioan. Horren aurretik, kazetarien solasaldian Ahal Dugu alderdiaren barne krisiaz hitz egin dugu Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diazekin. Munduko Medikuak Gobernuz Kanpoko Elkarteak prostituzioaren egoera aztertu du. Isa Egiguren eta Iratxe Arretxea ikerketa horri buruz aritu dira.