Saioaren hasieran, periferiara begira jarri gara. Iruñerriko udal solasaldia egin dugu: Burlatako alkateorde Berta Arizkun, Eguesibarko alkateorde Ioseba Orduña eta Berriobeitiko zinegotzi Koldo Abrego gure artean izan dira haien udalerrietako gaiez solasean. Hamarretatik aurrera, asteburuko kultur ekitaldi zenbaiten berri: Ion Celestino tronpetistak, igandean Mendillorrin eginen den Auzo Jam musika ekitaldiaz aritu zaigu, Maialen Goñik zine estreinaldiak aurreratu dizkigu eta Iñaki Berastegiren eskutik, Osasunak Hueskan jokatuko duen partiduaren aurreko kronika.