Ahal Dugu-Podemos alderdiaren krisiaz hitz egin dugu, gaur ere. Laura Perez parlamentaria elkarrizketatu dugu saioaren lehenengo zatian. Musikaren tartean, Eskoziako musika folklorikoaz aritu zaigu Urtzi Iraizoz txistularia eta Raperos de Emaús taldeko Ritx kantariak Frantzia, Katalunia eta Euskal Herriko talde zenbaiten doinuak aukeratu dizkigu. Literaturaren atalean Leire eta Fermin Erbitik liburu gomendioak egin dizkigute.