Saioaren hasieran, Ahal Dugu-Podemos alderdiko idazkari nagusi Nafarroan Eduardo Santos elkarrizketatu dugu. Besteak beste, Laura Perez apartatzeko hartu duten erabakiaz galdetu diogu. Parlamentario akta ere itzultzeko eskatu diote kode etikoa urratu duelakoan. Santi Leone librepentsalariak azken astearen laburbilduma osatu du astelehenereko dekalogoan. Jito Alai ikuskizuna taularatuko du Josetxo Goia-Aribek Gaiarre Antzokian ostegunetik larubatera. Saxofonista nafarrak eman dizkigu espektakuluaren xehetasunak. Saioari errematea emateko, futbola. Osasunak bi eta bat irabazi zion, atzo, Sadarren, Cultural Leonesa taldeari. Partiduaren analisia egin digu Eñaut Agirrebengoak.