Irratsaioaren lehenengo zatian tertulia soziala egin dugu. Hiru herritar elkartu ditugu aktulitateaz hitz egiteko. Mikel Aranburu filosofoa, Eguzkiñe Aiesa abokatua eta Kristian Cervilla erizaina. Azken datuen arabera gero eta lagun gehiago bizi da Iruñean. Iruñerrian biltzen da Nafarroako biztanleriaren erdia. Desoreka demografikoa begibistakoa. Minbiziari aurre egiteko ez da deus egin behar. Txumari Alfaro terapeutaren hitzak dira. Horrelako adierazpenen arriskua ere aztertu dugu. Irratsaioaren bigarren zatian, asteburuko zine estreinaldiak, Osasuna taldearen partiduak eta Armeniako musika Urtzi Iraizoz artistaren eskutik.